“Deliver me to hell” horixe da Zeelanda Berriko Hell Pizza kateak martxan jarri duen publizitate kanpaina bitxiaren leloa.

Deliver Me to HellIragarki nagusia Youtube bidezko bideo interaktibo bat da: zonbi apokalipsia gertatu eta denbora gutxira, neska batek Hell Pizza bat eskatu du jateko. Herriko beste puntan, Hell-eko pizzeroak gorriak ikusi behar ditu enkargua bezeroarengana helarazteko, herria zonbiz josita baitago. Filmaren hainbat momentutan, ikusleak erabaki behar du pizzeroaren hurrengo mugimendua zein izango den: bidean odoletan aurkituko duen autoestopista hartu ala ez, topatzen dituen zonbiei nola eraso… Erabaki okerra hartuz gero, akabo pelikula!

Oso ideia frikia, bistan denez, Hell Pizzaren bezero potentzialaren profila argi uzten duena! 😉

[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=9p1yBlV7Ges]
[Via: Arturo Goga]

Erantzun bat

  1. makilakixki 2010(e)ko abuztuak 3

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.