Betaurreko GPSdunak

Bai, TomTomak, Copilotak, Navigonak eta abarrak oso ondo daude, baina arazo handi bat dute: gidatzea (edo oinez ibiltzea) eta aldi berean GPS gailuari begira ibili behar izatea *OSO* arriskutsua izan daiteke.

Zorionez, japoniarrak ditugu gizakien artean, eta euren zeregina horrelako arazoei irtenbidea ematea da. oraingo honetan, esaterako, GPS ‘jantzigarria’ asmatu dute: betaurreko batzuetan montatutako nabigazio sistema, hain zuzen ere.

GPS jantzigarriaBetaurreko pare bat da, GPS oinarrizko tripak monturan txertatuta daramana. Kristalen barrualdean, LED pare bana, gorria eta berdea. Etxetik atera aurretik, mikroordenagailu batetik esan behar diegu betaurrekoei nora goazen, eta horren arabera, kalera irteten garenean LED berdeak piztuko zaizkigu bide zuzenean bagoaz, eta gorria, berriz, desbideratzen ari bagara. Gasolindegiak eta radarrak non dauden ez digute esango baina, ei, aurrerapausu bat badira, ezta?

Hemen duzue asmatzailea, Kengo Saito, sistemaren inguru azalpen zehatzagoak ematen (japonieraz, noski, ingelesezko azpitituluekin).


[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=-LC5OMAW-xI]

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.