Teknopatarik teknopatenok asi ezaguna izango duzue Asimo, HONDA etxe japoniarrak sortutako errobot antropomorfoa (androidea?). Askotan ikusi dugu telebistako albistegietan-eta eskaileretan gora eta behera, batzuetan trebezia handiz eta beste batzuetan baldarrago.

Surena, Asimoren lehengusu irandarra 1
Asimoren eboluzioa

Baina badakizue, jakin, errobotak ez datozela Japoniatik soilik, eta aste honetan jakin dugunez, Asimok badu lehengusu bat, egia esan ‘susmagarriki’ berdintsua dena. Surena du izena eta -harrapazazue hori- Teherango Unibertsitateak sortu du, Irango presidente Mahmoud Ahmadinejad-ek  berak azaldu duenez. Izena gerlari persiar batengandik hartu omen dute (glups!) eta, momentuz ibiltzeaz gain beste ezer gutxi egiten duen arren, esan dutenez laster gehituko dizkiote ikusteko eta bestelako abilidadeak izateko beharrezko moduluak.

Hona kriaturatxoaren aurkezpeneko irudi batzuk:

[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=aQAB8-LmIzk]
[via: engadget]

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.