Zuotako askok ikusita izango duzue seguruenik Amelie gogoangarria. Hala bada, erraz oroituko dituzue munduan zehar bidaiatzen duten lorategiko ipotxak:

Bada, lorategia duzuen zorionekoontzat, apaingarri ezin ederragoa dakarkizuet gaurkoan. Ipotxen antzekoa, baina askoz ere frikiagoa (eta ‘cool’-agoa, zergatik ez). Segi, segi irakurtzen!
Zuekin… lorategiko zonbia!!!

Erretxinazko 80 x 50 x 20 cm-ko figura honek ezin ederrago utziko du zure lorategia, eta lagun eta bisitari guztien harridura eragingo du atoan. Ikusiko duzu zer ondo pasatzen duzun hurrengo barbakoan lagunek zonbia ikusi eta salto-saltoka hasten direnean!
Bromatxoa -beti bezala- ez zaizu merke irtengo. Zonbi momifikatuak 70 euro inguru balio du webgune honetan, bidalketa gastuak aparte.
Joxelitooooo!!
Nik holako bat nahi dot….jardinik ezteuket, baina tiesto edar bat bai…igual sartuko da bertan…tamaiñu desberdinekoak eztauz???
Paaaaaaaaatxito eta ondo pasau oporrak!!
Aiora
Aioriii! 🙂
Ba ez dakit, mazetero handi handi batean elegante geratuko da seguru, jejeje
Momentuz, nik dakidala ez dago ez tamaina eta ez modelo diferenterik. ZOnbi guztiak berdinak dira!
Ondo-ondo pasa zeuk be!
AAAAAAmasinguleeeeee!!!