Gero eta teknopatago

Amaitu da azken teknopatometroari erantzuteko epea eta datuak, lagunok, ezin adierazgarriagoak dira: urtebetean BIKOIZTU egin da oporretan 3G konexioa eramango duzuen (dugun) lagunen portzentajea, eta beste muturra ere, batere konexiorik egin ez duenarena, handitu egin da: 2009an zuotako batek ere ez zuen esan oporrak erabat offline pasatzeko asmorik zuenik. Aurten, berriz, %3k esan duzue (lagun batek, hain zuzen ere). Euskaldun identitario hauek -esango luke baten batek- beeeti muturreko jarreratan.

Edonola ere, offline, online edo borderline dela, ondo pasa oporrak (orain hartu behar dituzuenok). Gainontzekoei ere animo, gero sekulako inbidia emango diguzue eta!

Gero eta teknopatago 1 - teknopata.eus

One Response

  1. makilakixki 2010(e)ko uztailak 27

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.