Hamaika arrazoi egon daiteke udan ere ordenagailu parean eserita egoteko: atzeratutako lanak, beste zereginik ez izatea, horretarako gogoa izatea besterik gabe…

Coolguy, oinetarako haizagailuaEdonola ere, gaurkoan aurkitu dugun oporgailuak asko erraztuko dizue bizimodua egunik sargorienetan ere makinaren aurrean egon behar izanez gero. Coolguy du izena, eta USB ataken argindarra baliatzen du, zer eta oinak freskatzeko! Zoruan jartzen den kuxin moduko bat da eta, behin ordenagailura konektatuta, oinak gainean jarrita barruan daraman haizagailua martxan jarri eta haize freskoa botako digu, eroso-eroso egon gaitezen.

Hori bai, adi ibili beharko duzu Coolguy hori eskuratu nahian bazabiltza: momentuz Korean soilik saltzen da, eta ez dakigu zenbatean gainera! :/

[via: AVING]

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.