Aurrekoan emandako hitzaldia asko gustatu omen zen Enkarterri aldean, eta lehengo astean beste bat enkargatu zidaten, oraingo honetan sare sozialen arrisku espezifikoen ingurukoa. 12-14 urte bitarteko 60 bat ikaslerekin egon nintzen, 30 bat laguneko bi saiotan banatuta. Aurrekoan bezala, pentsatu dut aurkezpena bera hemen uztea, baten batentzat inspiragarria izan litekeelakoan, eta harekin batera, bi saio horietan hartutako hiruzpalau ohar azkar.

Nonbaitetik hasteko, slideshareko bertsioan badira ikusten ez diren hiruzpalau diapositiba. Sarean kontu honen inguruan aurkitu ditudan bideoak dira: hau, hau eta hau, hain zuzen ere. Zalantza handiekin sartu nituen aurkezpenean, beharbada nahi nuena baino tonu paternalistagoa dutelako. Egia esan, ez da erraza (niri behintzat oso zaila egin zait) enfoke egokia bilatzea, gaztetxoak tontoak bailiran ez tratatzeko. Izan ere, eta aurrekoan bezalaxe, badira harrituta utzi nauten kontuak:

  • Esparruaren inguruko jakintza tekniko izugarria dute. Nik baino askoz hobeto zekiten euren perfiletan nola murriztu sarbidea eta abar.
  • Espero ez nituen sare sozialak ezagutzen dituzte, ondo ezagutu ere. FOTOLOG aipatzean barrezka hasi ziren iraganeko gauza zelakoan, eta bten batek Badoon ere kontua bazuela aipatu zuen. Twitterren oso-oso-oso gutxik dute kontua (hiruzpalauk 60ren artean), eta ez dute apenas erabiltzen. Tuenti -espero bezala- jaun eta jabe da.
  • Gehienek ezagutzen dituzten lagunak soilik dituzte Tuentin, eta eguneroko harremanaren hedapen gisa erabiltzen dute.
  • Bakarren batek kontatu zuenez, gertatu zaie inoiz ezezagun batek galdera larregi egitea, eta erantzuna logikoa izan da: perfil hori blokeatzea.
  • Gutxi pentsatzen dute sarean jartzen duten materialak har dezakeen hedaduraz… baina adibide paternalista-beldurgarri pare bat jarrita, berehala pizten zaie bonbilla (je, je, je)
  • Irakasleek pena apur bat eman didate egia esan. Kezkatuta ikusi ditut gaiaz, ikasleekin kontua gehiago landu nahian, baina erabat galduta zentzu horretan. Ez dakit baliabide falta den, edo dauden baliabideak ez dituzten ezagutzen edo zer… baina ondo etorriko litzaieke kontu honen inguruko formakuntza minimo bat.

Enfin, hortxe nire burutazioak. Iruzkin, ekarpen edo kritika zorrotzen bat baldin baduzue, eskertuko dizuet horren berri ematea! 😉

2 erantzun

  1. Luistxo 2010(e)ko ekainak 7
  2. joxe 2010(e)ko ekainak 7

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.