Benito Fizek, Josu Lezametak eta hirurok Amaraunako blogarien solasaldiaren azken txanda egin dugu aurtengoz. Hainbat gai interesgarri hartu ditugu solasgai:

  • EUSKARA KOMUNIKATU? NOR-NORI-NORK ikastaroa. Soziolinguistika Klusterrak EHUren Uda Ikastaroen barruan antolatutako ikastaroan hainbat lagunek egin genuen twitter bidezko jarraipena, eta hori eskuragarri dago Klusterraren webgunean. Oso gai interesgarria da, bide batez.
  • Zelan zabaldu euskarazko edukiak? Patxi Gaztelumendik zuzeu.com-era ekarri du kezka, eta horretaz ere aritu gara.
  • Euskal Herriari buruzko bideo The Guardian-en. Egunkari ingelesak bideo bitxia plazaratu du Euskal Herriko ‘misterioaz’.
  • .xxx domeinu berria pornografia guneetarako.
  • Iturrik hala gomendatuta, Elkano Browning Cream taldearen Yodi kanta. Honatx:

Betiko moduan, badakizue: hemen behean klik egitea baino ez duzue esandako guztia entzuteko.

Play

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.