Aparkatzea debekatuta partida egunetan. Halako zeozer diote San Mames inguruan dauden trafiko seinaleek. Hortik aurrera, ematen du derrigorra dela jakitea noiz den partida eguna eta noiz ez. Santorala bezala: hori jakin behar da, eta kitto.

Ez naiz futbolzalea, ez dakit noiz diren partidak —eta ez dut jakin behar—. Normalean metroa hartzen dut Euskadi Irratiko estudioetara joateko. Gaur ordea, beste kontu batzuk nituen ondoren, eta kotxez joatea erabaki dut. Eta partida eguna zen. Partida garrantzitsua, antza, San Mames inguru guztiak futbolzale engorilatuz gainezka zeuden eta. Total: 11:10ean iritsi naiz Bilbora, eta 11:55ean atera naiz Bilbotik, autoarekin hamaika buelta, bozinazo asko eta garrasi makinatxo baten ondoren ezin aparkatuta ibili ondoren.

Eta kale egin behar izan diet zorte hobea izan duten Benito eta Jozulini. Amaraunako tarantulatxoekin batera jardun dute haiek blogarien solasaldian. Entzun nahi?

PD.: Txinatarrek, beste hainbat kontutan bezala, gu baino askoz ere aurreratuago daude honetan ere. Ikusi, ikusi bestela:

[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=LvLu9Nfd_SU]

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.