Zenbat batzorde izan duzu aste honetan? Zenbat bilera? Zenbat batzar? Bilkuraren bat ere bai, ezta?

TIM Erlojua, eraginkortasunaren lagun amorratua
Eraginkortasunaren lagun amorratua

GTD, denboraren kudeaketa eta horrelakoak hain modan dauden honetan, bileren eraginkortasuna biderkatzeko oso lagungarria izan daitekeen trepeta bat aurkeztu nahi dizuet: euskaraz D3 erlojua dei genezakeena. Ingelesezko jatorrizko izena TIM du (Time Is Money), hots: Denbora Dirua Da.

Erloju elektroniko arrunta da, bi funtzio gehigarri dituena: batetik kronometroa, eta bestetik, kalkulagailu programagarria.

Erabilera ezin errazagoa da: bilera hasterakoan, esan erlojuari zenbat lagun bildu zareten eta bakoitzaren lan ordua zer kostu duen. Bilera hastean, sakatu START botoiari eta, hara, amaitu orduko, bileraren iraupena segundutan eta eurotan ere kontsultatu ahal izango duzu. Akabo alferrikako eztabaidak, azalpen aspergarriak eta abarrak. Segundu bakoitza zenbat kostatzen ari den ikusita, mundu guztiak ahalik eta lasterren irten nahi izango du bileratik!

Baina utzi egileei beraiei trastearen abantailak azaltzen:

Onena da teknologiaren mirari hau merke irtengo zaizula gainera. Erosi nahi izanez gero, 25$ baino ez duzu gastatu beharko!

No Responses

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.