Bueeeeno, aste honetan aireratu behar dute Estatu Batuetan V 2009ren lehen denboraldiko azken kapitulua eta norbaitek eskuragarri jarri arte itxaroten dudan bitartean, iluminazio bat izan dut: zergatik ez egin telesail klasikoko eta modernoko gaiztoen arteko konparazio bat, gadgetekin egiten den bezala? Esan eta egin: hementxe duzue. (Kontuz, spoilerrak aurki ditzakezue ETB emititzen hastearen zain bazaudete…)
Ezaugarri ‘teknikoa’ |
Diana (V ’80)
|
Anna (V 2009)
|
Postua | Ofizial zientifikoa | Bisitarien buruzagi nagusia |
Tipazo | BAI | BAI |
Pelazo | BAI | EZ |
Amoranteak jan | EZ (guk dakigula) | BAI |
Arrautzak errun | EZ | BAI |
Kazetari estatubatuarra engainatu | BAI | BAI |
Esaldi tipikoa | The leader won’t be happy | We are of peace… always |
Aginteari eusteko modua | Crivit-ak | Telepatia, kontrol mentala |
Ama da | EZ | BAI |
Idazkaria du | EZ | BAI |
Bankuko zuzendaria dirudi | EZ | BAI |
Laneko pantaila | Fosforo berdeko 15 hazbeteko CRT monitorea | Pantaila birtual holografikoa |
Betaurreko ilunak | BAI | EZ |
Ahots metalikoa | BAI | EZ |
Gizakiak fianbreratan sartu | BAI | EZ |
Hona, bada, bi gaiztoen ezaugarri zerrenda konparatiboa… Gehiago bururatzen bazaizkizue, utzi erantzun bat edo zeozer!
OHARRA: Warp Bortz blogean erreferentzia egin digute, Dianaren aldeko apologia bidegabea eginez. Zuek zer diozue?
Itzela alderaketa, batez ere pelazo kategoria (puntuek bikoitza balio beharko lukete atal honetan). Dena den Dianak uniformea eramateko eta ipurdia markatzeko grazia aipatzea ahaztu zaizu. Bestalde, Anari Steve Jobsen bertsio maskulinoaren antza artzen diot. Diana forever!
@makilakixki Ipurdia markatzeko grazia? Pistolerak nabarmentzeko erraztasuna esan nahiko duzu…