1945ean, naziak Ilargira iritsi ziren, eta inork ezagutu ez duen kolonia ezarri zuten han, Scharwze Sonne (Eguzki Beltz) izenarekin, inbasio armada bat osatu eta Lurra konkistatzera bueltatzeko asmoarekin.
Horretarako momentua 2018an iritsi da. Nazi lunatikoek., etxera bueltatzeko erabakia hartu dute, batere intentzio onik gabe, euren garaiko estetika duten OVNIetan igota. Horixe da Iron Sky pelikulak kontatzen duen istorio nagusia.
Filma produkzio fasean dago orain, eta komunitatearen ekarpenak eskatzen dituzte giodiari, estetikari eta abarri dagokienez. Momentuz ikus daitekeenaren arabera, badirudi oso estetika Steampunk izango duela, eta tira, ideia ondo garatuz gero kontu entretenigarria gera daiteke, ezta?
Momentuz, hona aurrerapen txiki bat:
Zer iruditzen?
Itxura ona dauka. Naziak extralurtarrak dira beraz, horrek gauza asko argitzen ditu.
Nazie buruz ordea, egina dago argumentu frikidun film bat, eta zaiala izango da hori gainditzea. Nola ez, ‘Los surfistas nazis deben morir’ filmari buruz nabil.
Ez ez, naziak ez dira estralurtarrak. Alderantziz. Estralurtarrak naziak dira!!! Seguru Iker Jimenezek sekulako erreportajea egingo lukeela honekin (bueno, dagoeneko egin ez badu behintzat).
Surfistena entzunda neukan, orain esaten duzula. Pelikula bera ikusi beharko ba!
Mooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooola! Laooooooooooooooooooooooooostia! Buf! Denboratxo bat beharko dut errekuperatzeko. Sekulako itxura dauka, frikikeri maila eskalatik kanpo! Warp Bortzen jarri behar dut. Zure baimenarekin, noski. Mesedezmesedezmesedezmesedezmesedezmesedezmesedezmesedezmesedezmesedezmesedezmesedezmesedezmesedeeeeeeez!
@makilakixki mwahahahaha, egia aitortu behar badizut, nire lehen erreakzioa honen berri ikusi nuenean warp bortzerako moduko kontua zela pentsatzea izan zen. Baina gero erabaki nuen azken boladan ez dudala sarriegi eguneratzen eta ‘lapurtu’-edo egin dizut 😛
Hala ere, Warp Bortzen ere sartzen baduzu ohore handia izango da, noski! Blog guztia CC lizentziapean dago, ez duzu baimenik eskatu behar, txo!
We are of peace, always!
Egina, zure sarrera afusilatu egin dut, noski, berriari Warp Bortzen kutsua emanez.
Jakin badakit baimena eskatzeko beharrik ez dagoela, eta edonork daki etengabe lapurtzen ditudala gauzak beste blogetatik (uste dut behin izan nuela pentsamendu original bat, eta buruko min izugarria eman zidan esperientziak), baina gu bezalako gentlemen-en artean errespetua eta itxurak garrantzi handia daukate 😛
Aio!
Jejeje, hori, hori, formak ez ditzagun galdu, behintzat! Asko gustatu zait zure bertsioa, portzierto 🙂