FrankenMac adoptatu nahi? 1
Adoptatu nahi?

Sekula bukatu behar ez den mudantza egiten nabil, eta horrelakoetan, badakizue, traste asko atzean uzteko garaia izaten da. Aurrekoan atariko aplikazioa finikitatzea erabaki nuen… eta gaurkoan hardware puska bati ere iritsi zaio txanda.

Ondoko hori FrankenMac duzue, jaiotzez 350 Ghz-ko PowerMac G4 bat zena, gerora superbitaminatzen joan naizena.

Oso ondo funtzionatzen du oraindik, nahiko zaratatsua bada ere, eta etxeko zerbitzari gisa erabili izan dut azken urteotan: artxibo potoloak gorde, deskarga programatuak egin… enfin, badakizue.

Gauza da jadanik ez dudala lekurik etxean FrankenMac gaixoarentzat, eta pentsatu dut irakurleotako baten batek akaso interesa izan lezakeela etxera eramateko. Trukean zeozer jaso nahi dut ordea: dirua izan daiteke (100 euro inguru pentsatu dut, baina negoziagarria da hori), edo interesgarria izan daitekeen gatxeten bat.

Katxarroaren espezifikazio teknikoak jauziaren ondoren dituzue. Truke proposamenak entzuteko prest nago 🙂

Hona FrankenMac-en ezaugarri teknikoak:

  • Prozesadorea: 1,4 Ghz-ko PowerPC G4 (Sonnet Encore)
  • RAM: 1,5 Gb SDRAM
  • Txartel grafikoa: ATI Radeon 9000 Pro
  • Disko gogorrak: 80 Gb-eko bat, eta beste bat 200 Gb-koa Sonnet Tempo 133 kontrolagailu bati konektatuta
  • Grabazioa: ZIP unitatea. DVD-R Pioneer 107-D
  • Konektagarritasuna: Bi ataka USB1 (berezkoak) + 4 atakako Belkin USB2 txartela + Bluetooth (USB adaptadorea, Belkin txartelaren barruko portura konektatuta)
  • Red: Ethernet (berezkoa) + Airport-ekin bateragarria den Belkin Wifi b/g txartela (Mac OS X-ek airport txartela balitz bezala tratatzen du)
  • Softwarea: Mac OS X 10.5 instalatu berria. Mac OS 9 jartzeko aukera ere badago
  • Periferikoak: Metakrilatozko Apple teklatu beltza barne (sagurik ez, jatorrizko yo-yoa agertzen ez bada behintzat)

Irudi gehiago hemen

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.