Blogariak Amaraunean, 2010/04/02 1
Ez, ez dira Ana eta Iturri, baina ez dakit zergatik, oso antzeko irudikatzen ditut! 😛

Ana Malagon eta Mikel Iturria izan dira guardiako blogariak Amaraunaren Ostiral Santuko blogarien solasaldian, eta aukera aprobetxatu dute solasaldia berplanteatu eta ‘kontsultoyua’ bihurtzeko, armiarmatxoek jarritako after musika eta guzti. Gaien artean, honako hauek:

  • Pertsonaia ezagunen tweeten balizko balioaz jardun dute, Iturrik bere blogean idatzitakoa probestuz.
  • Euskara izeneko mutila film laburra, sarean bueltaka dabilena.
  • Horrelako edukiak igotzeko plataforma aniztasuna, espezializazio beharra eta abarrak (loturarik ez hemen, sorry!)
  • Kontsultoyua moment, entzule batek online irrati bat muntatzeko laguntza eske bidalitako mezuaren harira.

Onena, badakizue, zuek entzutea. On egin!

Play

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.