Egun batzuetan ematen du ez dela ezer gertatzen, eta beste batzuetan aldiz, albiste piloa egoten da batetik eta bestetik… Gaurkoan, Android sistema eragilearekin lotutako bi kontu ekarri nahi izan dizkizuet: bat txarra eta bestea ona (edo):
-
- Oker ez banago, horrelako muñekito bat ere zozkatzen dute El Androide Librekoek
TXARRA: HTC-k ofizialki iragarri duenez, Hero telefonoek aspalditik garrasika eskatzen duten Android 2.1 eguneratzea berriz ere atzeratuko dute, ekainera arte. Ez dago azalpen ofizialik 2009ko azarotik hona eguneratze horren inguruan izan den saltsa azaltzeko, baina nago zerikusi zuzena duela HTCk azken hileotan atera duen androidun modelo berri piloarekin, eta horiek saltzeko beharrarekin, noski.
Eguneraketa zergatik nahi dugun galdetzen duzuenontzat: hori barik ezinezkoa da, esate baterako, bluetooth bidezko artxibo trukerik egitea, edo aurikularrak ez diren bestelako gailuak erabiltzea (haririk gabeko teklatua, esate baterako).
- ONA: Mundua ez da amaitzen HTC Hero horretan. Googleren Nexus One delakoak ere oso itxura ona du eta orain, aukera dago horrelako bat dohainik eskuratzeko El Androide Libre komunitatearen zozketaren bidez. Zozketan parte hartzeko derrigorra da haiek aipatzea blog sarrera batean eta, tira, proba egin beharko, ezta?
Horixe ba. Hurrengora arte 🙂
aktualizazio ofizial horren zain egonez gero, mundua bukatuko zaigu.
Nik jada hartu ditut neurriak: HTC Magic-ean, android 2.1 instalatu dut, sarean dabizen ROM ez ofizial hoietako bat hain zuzen ere.
xda-developers -eko foroan daude ROM ez ofizial horiek, eta benentan diot, oso ondo funzionatzen dute gehienek! asko eta asko 2.0 bertsioan daude, eta oraingoz Dream-ean ez dabilen gauza bakarra bideoak grabatzeko aukera da! 3d galeria perfekto dabil, atzoeko plano dinamikoak ere bai… eta abar. Egia esan, nik ez dut bideo kamera gisa erabiltzen telefonoa, beraz, ez dit axola.
Hero-arentzako subForoa: http://ttiki.com/12608
gero arte!