iphonean pornorik ez
iPhonean pornorik ez, gero!

Appleko buru Steve Jobsek garbi (bereziki pornografiatik garbi) nahi omen ditu bere iPhone, iPod, iPad eta i-ezdakitzer guztiak. Halaxe azaldu omen dio kexaka idatzi dion Estatu Batuetako bezero bati.

Matthew Browing izeneko morroiak idatzi bat bidali zuen Applera, esanez sagartxoaren enpresa ez zela nor iTrasteen aplikazio dendan saltzen diren aplikazioen ‘moralaren polizia’ gisa jokatzeko. Applek kexa asko jaso ditu aplikazioen gainean daraman kontrol zorrotza dela eta: iPhoneetan ezin da pornografiarik saldu eta, gainera, pertsona publikoen satirak ere ez, antza, nahiz eta satira horiek Pullitzer sariak irabazitakoak izan.

Gauza da nonbait Jobsek berak erantzun diola Browing-i, eta email batean azaldu dio hitzez hitz:

…we do believe we have a moral responsibility to keep porn off the iPhone. Folks who want porn can buy and [sic] Android phone.

Hots: gure ustez erantzukizun morala dugu pornoa iPhonetik kanpo mantentzeko. Pornoa nahi duten lagunek, Android telefono bat erostea dute. Ez omen da Jobsek pornografiaren aurkako adierazpenak egiten dituena; baina arraroa da oso konpetentziako produktu bat gomendatzea.

[via:wired]

Utzi zure erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.