Agur, <i>atariko</i> 1Zortzi urte igaro dira ATARIKO aplikazioa sortu nuenetik eta gauzak asko aldatu dira ordutik: artean dohainik zen REALbasic programazio lengoaiarekin saltseatuz sortutako aplikazioa behar bezala garatzeko astirik ez dut izan (edo ez dut hartu, edo biak), eta aspaldi geratu da guztiz desfasatuta, bai teknika bai eduki aldetik. Gainera, euskaltegiko lanari ere aspaldi utzi nion, eta garai hartan eguneroko ogia nituen EGAren gorabehera guztiak guztiz ezezagunak ditut orain.

Gainera, bien bitartean alternatibak sortu dira, askoz ere egokiagoak eta hobeto dokumentatuak nire ustez, eta beraz ez du zentzurik gaur egun ATARIKO gizajoa den zombiea bizirik mantentzea. Seguruenik blogaren bisita kopurua murriztuko da apur bat, ATARIKO PROBA trafiko gehien erakartzen duen bilaketen artean baitago, baina tira, gauza ez da inor engainatzea.

Hori ba, gaurtik aurrera beste nonbait bilatu beharko duzue EGA prestatzeko laguntza. Barkatu eragozpenak!

One Response

  1. Pingback: Teknopataren txokoa > FrankenMac adoptatu nahi? 2010(e)ko apirilak 4
  2. Jozulin 2010(e)ko apirilak 4

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.