The Beyonce Network. Ikusten? Argi asko esaten du hor sarea norena den!Teknopaten iritzia argi eta garbia da, eta ez dator bat Cesar Aliertarenarekin: sarea Beyoncérena da, hala esan duzue azken Teknopatometroan parte hartu duzuenon %25ek. Ondoren berdinketa dago, %20k uste baitute sarea teknopatona edo CodeSyntaxena dela. Sarea Telfonicarena dela teknopaton %10ek baino ez duzue uste.
Loading ...
Hurrengo galdera erraz jarri digu Jaurlaritzak: zer blogari edo ‘interneteko pertsonaia influyente‘ kontratatu beharko luke Tursimo Sailak Euskadi interneteko mapan jartzeko?
Hemen zein alboko barran bozka dezakezue. Eta ez dauden pertsonaiak proposatzeko aukera ere badago, e?