Egin kontu taberna, bulego edo eraikin ofizial bat daukazula, eta dena delakoagatik, jendeak beeeeeeti aparkatzen duela zure atean, bezero, langila edota funtzionario eta ‘herritarren’ sarrera-irteera oztopatuz.
Egoerarekin nazkatuta, enpresa bati (edo obren brigadari) enkargua egin diozu aparkatzea eragozteko poste horietako batzuk jar ditzaten.
Langileak etorri dira, burdin trinkozko posteak furgonetatik atera eta haien lekuan kokatu dituzte, fin-fin.
Besterik da furgoneta bertatik ateratzeko nola moldatuko ote diren…
Galizian ateratako argazkia omen da goikoa, tartean ebhin postaz iristen diren mezu horietako batean jasotaka. Ez gehiago galdetu, hauxe baita dakidan guztia!
FAKE
Izan liteke, bai… bidlaiko dut Cuarto Milenio edo horretara bertako ‘adituak’ aztertzeko? 😛