Urte berri ON @ irratia.COM

Batzuetan, bereziki udako oporren bueltan, urte berria hastean edo, besterik gabe, zoro hazea dabilenean, ohi baino gehiago handitzen dira  hemen idazten emandako denboraren zentzuari buruzko zalantzak. Betiko galdera esistentzialak, badakizue: merezi ote du dioptriak bata bestearen atzetik honetan galtzea? Ez ote litzateke hobe indarrak eta denbora beste zerbaitetan ematea?

'Azul' by Lanpernas 2.0 on Flickr

Nire dipotriek pasa den astean bidalitako postala

Eta, horrelako pentsamenduetan galduta zaudela, dei bat jasotzen duzu ustekabean, zulako beste ‘jarto’ batena: “E Joxe, estreinatuko duzu urtea gugaz? bederatzi@2009 komentatuko dugu, eta 2010ek zer men dezakeeen, eta…”.

Total, atzo Jabi eta Patxirekin egon nintzela irratia.com-en bederatzi@2009 komentatzen. Eta tira, txute txiki bat ere izan zen. Tontamentean, jolas txiki honek balio du egiten dugunaren neurria emateko, proiektu berriak ezagutzeko eta optimistak izateko arrazoiak ere baditugula gogoratzeko. Eta hori beti eskertzen da, ezta?

Enpin, hemen behean klik eginda edo irratia.com-etik zuzenean entzun dezakezue saioa… gizakia ez baita Amaraunetik soilik elikatzen! 🙂

By the way, zorionak irratia.com-i, aurten hamar urte betetzen baititu. Atzo komentatu zutenean, ez dakit zergatik, irratia.com-en hasierako IRC kanalaz akordatu nintzen. Han txateatu nuen lehenengoz Jabi eta Patxirekin beraiekin, baina baita @maxkuri bezalako beste pertsonaia batzuekin. Muuuundo vieeeeeejuuuuunoooo!!!

Comments (2)

  1. makilakixki 2010(e)ko urtarrilak 13
  2. Joxe 2010(e)ko urtarrilak 16

Utzi erantzun bat