Trepetak

Light Touch, ukimen pantaila nonnahi

Seguruenik zuotako askok ikusita izango duzue honezkero Virtual Laser Keyboard delakoa: teklatu eramangarri bat da, laser bidez edozein azaletan proiektatzen dena. Idazteko, proiektatutako irudiari sakatzea besterik ez dago:

Virtual Laser Keyboard
Virual Laser Keyboard

Zenbaiti gauza ultramoderno eta sinesgaitza irudituko bazaie ere, gauza da teklatu birtual hori nahiko aspaldiko kontua dela, duela bospasei urtekoa behintzat, eta hobekuntza nabarmenak behar zituela.

Berrikuntza horiek CES azokan iritsi dira, eta edozein teknopataren ametsik lizunenak betetzeko modukoa da. Light Blue Optics izeneko enpresak laser teknologian oinarritutako Light Touch delakoa aurkeztu du. Mikroproiektore bat da, bideoa edozein gainazaletan, koloretan eta erresoluzio handiz proiektatzeko gauza dena. Proiektatutako irudiak, gainera, ukimen pantailen modura funtzionatzen du, hau da: bertan ukituz gero, proiektoreak ukitu hori antzeman eta seinalea igortzen dio ordenagailuari.

Light Touch, ukimen pantaila nonnahi 1 - teknopata.eus
Licht Touchek koloretako irudiak proiektatzen ditu nonahi, eta ukimenari erantzuteko gauza da.

Praktikan, horrek esan nahi du Light Touch hori ukimeneko pantaila proiektagarria dela, edonora eramateko modukoa. Ez pentsa zientzia fikiziozko kontua denik, gailua CES azokan bertan aurkeztu zuten, nahiz eta oraindik salgai ez dagoen. Ondoko bideo honetan ikusten da nola funtzionatzen duen, eta egilearen webgunean azalpen tekniko sakonagoak ere badaude (ingelesez, hori bai).

Oraindik ez dute iragarri zenbat balioko duen horrelako proiektore bakoitzak, baina sekulako poza eman nahi badidazue, badakizue zer oparitu ahal didazuen!!

Iruzkin 1

  • makilakixki
    makilakixki
    2010(e)ko urtarrilak 24 at 10:41

    Oroitzen naiz, bai, palm gailuen garaietan laser teklatu hura salgai zegoela jada. Zuk esan bezala orain dela bost urte inguru zen hori. Hoiek garaiak, palm tx-a eta lifedrive sekulako katxarroak zirenekoak!

    Reply
  • […] urtebete luze Light Touch delakoa aipatu nizuen hemen, pantaila eta erakusle teknologia uztartzen zituen gailu berri bat, edozein azalera lau ukimen […]

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.