Gogoratzen lehengo eguneko pantaila gardenen kontua? Tira ba, gaur ikusi dudan beste prototipo batekin uztartuz gero, emaitza ikusgaria izan daiteke.

Kontua da Carnegie Mellon unibertsitateko ikertzaile talde batek gidarien segurtasuna hobetzeko errealitate hedatuko sistema bat diseinatu dutela. Sistemaren helburua ikuspegi murritzeko bihurguneetan-eta ‘hormetan zehar’ ikusi ahal izatea izango litzateke. Funtsean, hormaren beste aldean kokatutako kamera batek gidariak normalean ikusiko ez lukeena hartu eta gidariaren parean dagoen beste kamera batek hartutako irudiarekin nahastuko luke, horma gardena den inpresioa sortzeko. Sistema autoetako kristaletan txertatu litekeela esan dute asmatzaileek, segurtasuna hobetzeko.

Bideo labur honetan uste dut ondo ulertzen dela ideia:

Zer iruditzen, e?

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.