[Eguneratzea: 2010/01/07] Tiiira! badirudi teklatuak ez duela etxetik alde egin nahi! Atzoko zozketan 88 eta ONCEren gaurkoan 99 atera da. Ea biharkoarekin zorterik dagoen! XD


[Eguneratzea: 2010/01/06] Loteriaren lehen saria 88z bukatzen da, eta beraz ez dago irabazlerik. Bihar saiatuko gara berriz, ONCEren zozketako zenbaki sarituarekin, ados? Zorte on guztioi!!!


Gogoan duzue bederatzi@2009ren kontura zozketatu beharreko teklatu berde malgua, ezta? Honatx:

Teklatu berdea, jabe berriaren zain
Teklatu berdea, jabe berriaren zain

Tira ba, larregi ez gustatu arren, topatu dut zozketa egiteko modua…

Badakizue gaurko Errege egunez ‘El Niño’ zozketa egingo duela Espainiako Loteria Nazionalak. Bada, bi zenbakiko bost papeleta banatuko ditut 17 parte hartzaileon artean eta horrela erraz egingo dugu. Loteriako lehen sariko amaierako bi zifrak dituenak, horrexek eramango du teklatua, ados?

Hona, bada, zenbakien banaketa:

agonirena 01 18 35 52 69
theklaneh 02 19 36 53 70
macmikel 03 20 37 54 71
ileturia 04 21 38 55 72
dabidmp 05 22 39 56 73
anamalagon 06 23 40 57 74
arkaitz 07 24 41 58 75
Ishikawa_ 08 25 42 59 76
inaki_agirre 09 26 43 60 77
athilha 10 27 44 61 78
bixerdo 11 28 45 62 79
baltuna 12 29 46 63 80
larbelatiz 13 30 47 64 81
ugaoaskatu 14 31 48 65 82
xomorro 15 32 49 66 83
bedaio3000 16 33 50 67 84
jozulin 17 34 51 68 85

Konturatuko zinetenez, zenbaki batzuk ‘soberan’ geratu dira banaketan, 86tik 00ra bitartekoak hain zuzen ere. Horietako bat saridun suertatuz gero, zozketa beste egunen batean errepikatuko dugu, ados?

Ale ba, suerte on!!!

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.