CES teknologia azoka egiten ari da egunotan Estatu Batuetako Las Vegas hirian eta bertan, urtero lez, teknologia berrietako ‘azken garrasia’ ikusteko aukera izaten da. Gaurkoan, esate baterako, zientzia-fizkiozkoa dirudien teknologia aurkeztu dute: ordenagailuetarako pantaila gardena!

Badatoz pantaila gardenak! 1
AMOLED pantaila gardena portatil batean, polita... ...baina ez oso erabilgarria, ezta?

Irudian ikus daitekeen erabilera, portatilari AMOLED pantaila gardena jartzea hain zuzen ere, ikusgarria da inondik inora, baina ez du ematen oso praktikoa denik. Dena den, irudikatzen duzue teknologia hori erabili ahal izatea autoetako kristaletan, GPSa edo abiadura kristalean bertan erautsi ahal izateko, edo etxeko bainugelako ispiluan goizeko albisteak ikusi ahal izateko bizarra egiten duzun bitartean?

Enfin, ea kontua ez den prototipo hutsean geratzen…

Erantzun bat

  1. bertol 2010(e)ko urtarrilak 8

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

%d bloggers like this: