Yotaro, haurtxo birtuala

Hor ikusten duzuen abominazio hori Yotaro da, Japoniatik iritsi zaigun azken ateraldia. Basikoki, ordenagailu batera konektatutako proiektore bat da, haur txiki baten aurpegia eta bere erreakzio ezberdinak proiektatzen dituena puxika moduko batean.

Betiko moduan, puxika bera eta haren inguruak kamera, sentsore, detektore, motore eta bestelako gailuz josita dago. Efektua sehaska batean sartuta dagoen haurtxo buru-handi-handi-handia da, izaren azpitik mugitzen dena inguruek egiten dizkioten keinuen arabera.

Asmakizuna Tsukubako Unibertsitateak sortu du, guraso eta zaintzaileentzako tresna didaktiko gisa. Yotarok, antza, benetako haurtxo bat nola zaindu ikasteko balio du… baina nik neuk esango nuke ez dagoela haurtxo baten jokaera misteriotsua ‘emulatu’ dezakeen makinarik!

Enfin, ikusmina baduzue, hemen daukazue sortzaileen bideo-azalpen bat (hori bai, ingelesez dago!)

[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=LdkXzURJLLo]

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.