Vadatoz!!! 1
Lurtar horiek: egun seinalatu hauetan satisfazioz eta harro esan nahi dizuet...

Espainiako Errege txit gorena ez da izan gaur ETBk iragarri duen bisita arrotz bakarra… Data zehatzik eman ez badute ere, EiTB.COMen irakurri ahal izan dugu Espainiako hainbat telebista autonomikok osatzen duten FORTA federazioak erosi dituela V telesailaren 2009ko bertsioa irekian emititzeko eskubideak.

Sekulakoa izango litzateke behingoagatik honelako telesail puntero bat (kalitateaz eztabaidatzen jar gaitezke, ados, baina ez didazue ukatuko lehenkapituluak behintzat sekulako audientzia izango duela) euskaraz soilik edo euskaraz lehenengo estreinatzea. EiTBko twitterlariek sujeritu dutenez, aukera bat izan liteke ETB3n estreinatzea, jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin. Estreinaldia egiten ez duten bitartean, ametsetan segitzeko eskubidea gutxienez badugu!

Enfin, itxoiten jarraitu beharko. Momentuz, Estatu Batuetan amaitu egin da lau kapituluz osatutako lehen aurkezpen-denboraldia, eta martxora arte ez da bueltatuko. NIk ikusi dudana asko gustatu zai behintzat!

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.