bederatzi@2009

Herriak hala eskatu du eta, nagi apur bat ematen didan arren, hemen nator berriz ere erasora, euskarazko blogosferak  urtean eman dituen bederatzi konturik onenak zeintzuk izan den hirugarrenez aukeratzeko prest. Eta hori aukeratzeko, nor egokiago zuok internautok baino!

bederatzi@2009 sariketak ez du dotazio ekonomikorik, ez oroigarri distiratsurik, ez presentzia instituzionalik; bai ordea balio handia ematen dion ezaugarri bat: internauta euskaldunek beraiek aukeratutakoa izatea.

Mekanika sinplea da, aurreko edizioetan bezala:

  • Une honen bertan zabalik geratu da bederatzi@2009 wikia. Bertan, nahi duzuen guztiok hautagai proposamenak egin ditzakezue euskal blogosferak 2009an emandako 9 gauza onen artean egoteko. Bloga izan daiteke, webgunea, ekimen kolektibo edo partikularra, gertaera… bururatzen zaizuen edozer. Hori bai, webgunea edo antzeko zeozer izanez gero, ezinbesteko baldintza da dena delakoa euskaraz egotea, baita 2009an sortutakoa izatea. Aurreko edizioetan parte hartutako ekimenek, beraz, ezin dira honetan ere aurkeztu.
  • Bigarren fase batean, urtea amaitu bitartean, bozketa egingo dugu onartutako hautagai guztien artean.
  • Bozkatzeko epea amaitzen denean, 2010eko hasieran, zerrenda ofiziala argitaratuko dugu 2009ko bederatzi ekimenik onen izenekin. (Baten bat enimatzen bada sponsorrarena egiten, irabazleentzako saritxo bana gustura onartuko genuke!)

Proposamenak egiteko epea zabalik dago beraz. Azkar ibili eta ez galdu aukera!

Erantzunik ez

  1. Pingback: Aste honetan egindakoak 2009-12-06 2009(e)ko abenduak 14

Utzi zure erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.