Blogosfera

bederatzi@2009: Houston, Houston…

Martxa onean doaz bederatzi@2009ko bozketak, baina arazo txiki bat izan da teklatu berdearen zozketarekin. Twitterren bilatzaileak memoria urri samarra du, eta zuen bertsotwittetako batzuk ahaztu egin ditu. Badaezpada ere, hona urgentziazko bilduma bat. Zerrenda honetan agertzen zaretenok zozketan parte hartuko duzue. Agertzen ez zaretenok, berriz, berriz ere estutu beharko dituzue meningeak beste bertso harrigarri bat egiteko. Gogoratu arau guztiak bete behar direla!

  1. @agonirena: bederatzi@2009 bozketa martxan. Teklatu lizun berdea jasoko banu esango nuke MERTZI!
  2. @theklaneh: Bozkatu dut bederatzi, internet euskaraz jantzi, zuk ere bozka ezazu, etzazu ahantzi
  3. @macmikel: Aukeratu zuk bederatzi eta Joxek txapelak jantzi (bertsolari eskasaren ajeak ezin erantzi)
  4. @ileturia: bederatzi@2009-n ez da bozkatzekoa lehendakari Patxi
  5. @dabidmp: Bozkatu bederatzi eta jarri Internet alderantziz, euskal globosferako proiekturik onena
  6. @anamalagon: Bozkatu dut bederatzi, teklatu martzianoa nahi dudalako irabazi
  7. @arkaitz: Ez ahantzi! Aurten bozkatu bederatzi!
  8. @Ishikawa_: behin bozkatu bederatzi! Bestela galdetu Iturgaitzi…
  9. @inaki_agirre: batzuk entzunda, beste batzuk kasik, azkenean paratu ditut bederatzi
  10. @athilha: gaur, bihar edo etzi, gogoratu bozkatu bederatzi!
  11. @bixerdo: Gauza berde, bigunak gustatzen zaizkit, bertan gure neuke nere hatzamarrak itsasi
  12. @baltuna: Batzuk bidean ahantziz, bozkatu ditut bederatzi, denak onak nire iritziz, eskerrikasko eta Mertzi!
  13. @larbelatiz: Bozka emanaz bederatzi proiektu latzi!
  14. @ugaoaskatu: Aukeratu ditut bederatzi, eta ospatzeko edango ditut pare bat katxi!
  15. @xomorro: Lista batean daude, aukera beatzi; baina Joxe ez al dute loturaik merezi?
  16. @bedaio3000: Ordenagailue izorratuta ezin bozkatu, mekatxi, bozkatuko dut bihar edo etzi

Hamasei horiez gain, zozketaren inguruko sarreran bertso-komentarioa utzi duen Jozulinek ere parte hartzen du, noski, bai eta urta amaitu bitarte bertsoa twitt bidez (eta arau guztiak errespetatuz) egiten duzuen guztiok, noski! Gogoratu teklatu berde zoragarria duzuela zain!!!

bederatzi@2009: <i>Houston, Houston...</i> 1 - teknopata.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.