bederatzi@2009: bozkatu eta irabazi!!!

Iritsi da momentua, eta abenduaren 31ra arte dago zabalik dago epea sare euskaldunak 2009an eman duen onena aukeratzeko. Bozketan parte hartzeko, alboko widget barran egin ahal duzue, edo bestela bozkatzeko orri honetara salto eginda.

Gainera, barruan duzuen Lujanbio txikia askatzeko aukera ere baduzue: twitterreko lagunak bozkatzera animatuz gero, edozein teknopataren ametsik lizunenetan agertzeko moduko teklatu berde tolesgarri hau irabazteko aukera duzue!

IMAG0058.jpg

Zozketan parte hartzea erraza da: bidali mezu bat twitterrera, hiru baldintza hauek beteaz:

  1. #b2k9 etiketa jartzea
  2. Lotura hau sartzea: http://bit.ly/8fbHMG
  3. ‘BEDERATZI’rekin errimatxoa egitea. (BEDERATZI hitza bera ez da ezinbestekoa)

Adibidez:

Bozkatu dut bederatzi eta pasatu dut txatxi, #b2k9 http://bit.ly/8fbHMG

Twitterrik ez baduzue, sarrera honen komentarioetan utz ditzakezue errimak parte hartzeko. Bozkaeta abenduaren 31n itxiko da 23:59:00an, eta urtarrileko lehengo astean ezagutuko ditugu 2009 onenak… eta teklatu berde desperatuaren jabe berria!

Ale ba, bozkatzera!

Comments (3)

  1. arrikitaun 2009(e)ko abenduak 17
  2. Pingback: uberVU - social comments 2009(e)ko abenduak 17
  3. Pingback: TwittLink - Your headlines on Twitter 2009(e)ko abenduak 17
  4. joxe 2009(e)ko abenduak 17
  5. Jozulin 2009(e)ko abenduak 20

Utzi erantzun bat