Ana Malagon, Haritz Roriguez eta Goio Telletxea aritu dira gaur kontu-kontari Euskadi Irratiko Amarauna saioko blogarien tartean. Abildua saioko Xabier Unanue ere bertan izan da, nola edo hala, Zarautzeko Internet Eskola azokan parte hartzen ari ziren umeei teknologia ‘berriei’ buruz galdezka. Argi ikusi izan da bertan umeentzat 40 urte bete dituen internetek askoz gehiago daukala  eguneroko ogitik, teknologia berritik baino. Eta argi, halaber, problematxo bat daukagula irakasleekin, ikasleek haiek baino askoz trebeagoak baitira tresna berriak erabiltzen.

Beste gai batzuk ere aipatu dituzte. Esate baterako:

  • Interneten eta publizitate bannerraren urtebetetzeak.
  • Geocitiesen agurra.
  • Nora aldizkariaren interneteko edizio berria.
  • Googleren musikarako saltoa.

Entzun nahi? Ale ba, eman PLAYri!

Hemen ere entzungai: [eitb.com · iTunes · RSS]

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.