Teknopatiak beste gaitz bat ekartzen du sarritan harekin batera: ‘early adopter’ sindromea deitu ahal duguna. Kolorinetako argitxoek erraz itsutzen gaituzte, eta sarritan asko pentsatu gabe erosten dugu atera berri den azken-azkeneko gailua… eta haiekin batera, etxera eramaten ditugu askotan behar bezala probatu gabe merkaturatu diren gailu horien punta-puntako akatsak, erroreak, matxurak eta dokumentatu gabeko funtzioak.

Irabazi HTC Magic bat and.roid.es blogean! 1

Zorionez, internetek erabiltzaile foroak, komunitateak, blogak eta horrelakoak sortzkeo aukera ekarri digu, eta early adopterrok horiei esker salbatzen dugu ipurdia askotan. Horregatik, asko poztu naiz gaur, ikusi dudanean Androiden sekretuetan barrena murgiltzen lagundu didan and.roid.es blogak urtebete egingo duela azaroan. Eta are gehiago, ikusi dudanean ospatzeko HTC Magic bat zozkatuko dutela blog sarrera bat eskaintzen dieten irakurleen artean. Seguruenik ez zait tokatuko, baina tira, saiatzearren…

Zorionak, and.roid.es! 🙂

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.