Bugathermo

Gaurko gatxet honi etorkizun oparoa ikusten diot nik gure Euskal Herri mendizalez josi honetan: Columbia Bugathermo bota hauek beste edozeinen modukoak dira kanpotik baina, ai! Berezi samarrak dira barrutik.

Litiozko polimerozko bateriak daramatzate barruan Bugathermo hauek. Baterion kargak 3 eta 8 ordu bitartean iraun dezake eta, izenagatik askok igarriko zenuten bezala, beroa sortzen dute boten barrualdean. Zenbaterainoko beroa nahi den ere erraz kontrola daiteke botoitxo batzuen bidez eta tira, ba hori, ideia ona iruditzen zait Edurne Pasaban edo Juanito Oiartzabalena egitera ateratzeko… batez ere behatzak estimu handian badituzu! Hori bai, hasi aurrezten: behatzak epel eta goxo mantentzeko 250 dolar (170 euro inguru) beharko dituzu eta!

Erantzun bat

  1. haritz 2009(e)ko urriak 15

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.