Euskadi Irratiko Amarauna saioan,  Jozulin eta Maite Goñi blogariak izan dira gaur bertako Edurne Ayuso eta Andoni Mutiloarekin batera. Hasteko, 452º F aldizkari digitaleko sustatzaileetako birekin solastu dira, Izaro Arroita eta Ibai Atutxarekin hain zuzen ere. Aldizkari espezializatua da, digitala eta, horrez gain, 4 hizkuntza ezberdinetan -euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa- sareratu da. Oraingoz, ale bakarra baino ez da plazaratu baina abian da bigarrena…
Astean zehar sarean ibili den hainbat kontu ere izan da hizpide, besteak beste, “Level 26” diginobela (CSI ospetsuaren sortzailea den Anthony Zuikerren ekimen berriztatzailea), eta e-irakurgailu eta e-liburuen gaineko azken berriak.

Sareak eta letrak, musikarekin nahastuta beraz… on egin!

Hemen ere entzungai: [eitb.com · iTunes · RSS]

OHARRA: Aitortu behar dut: gaur zuzenean entzun dut Amarauneko blogarien tartea, baina ezin izan diot nahi beste kasu egin, eta arrapaladan nabil audioa igotzen, publikoak hala eskatuta. Igandea bukatu aurretik beste kontu batzuk idatzi behar ditudanez, Maite Goñiri eskatu diot bost lerrotan laburtzeko gaur komentatu dutena… bai eta berak idatzi ere! Mila esker, Maite!

No Responses

  1. Pingback: REC filmaren euskal bertsioa | Gutenberg Galaxia 2010(e)ko otsailak 26

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.