Zer ordu da sare soziale(t)an?

Facebook, Twitter, Tuenti, Flickr, MySpace eta enparauetara erabat engantxata bizi bazara, hona zure bizi erritmoa ondo antolatzeko erloju ezin egokiagoa:

Sare Sozialen erlojuaSare sozialen erlojuarekin berehala jakingo duzu zer ordu den: Youtuben saltseatu eta Facebook profila eguneratzeko ordua, Flickr-era argazkiak igo eta posta kontsultatzekoa, apur bat txateatu eta blogean idaztekoa…

Batzuek diote erloju hau ez dela bateragarria lana edo bikotea izatearekin, baina tira, seguru asmo txarrez egindako adierazpen maltzurrak direla.

Zuk zeuk probatu nahi baduzu, hemen eskura dezakezu, 17,98 dolar ordainduta (12,60 euro, gehi garraioa, noski).

[Via: Geekotic]

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.