Pinganilloa jabe berriaren zain dago :P
Pinganilloa jabe berriaren zain dago 😛

Tira ba! Amaitu da urteurreneko zozketan parte hartzeko errimak bidaltzeko epea, eta eskerrak eman nahi dizkizuet parte hartu duzuen guztioi. Zuek ez dakit,  baina nik sekulako barreak egin ditut zuen dohain poetikoekin!!! Guztira 18 lagunek hartu duzue parte twitter bidez, eta beste zazpi blogean bertan: 25 parte hartzaile guztira… (bueno, 24, bide bietatik parte hartu duen Pernan kenduta!).

Badaezpada, eta kontuan hartuta Twitterren bilaketa motorea ez dabilela oso santu azken egunotan, hemen utzi dut nik ikusi ditudan parte hartzaileen zerrenda (zenbakiak ez dira zozketarako erabiliko direnak). Zuen mezua falta bada, bidali mezutxo bat eta konponduko dugu akatsa.

Dakizuenez, zozketa bihar, abuztuak 2, egingo dugu zuzenean, Euskadi Irratiko Amarauna saioko blogarien tartean, goizeko 10:30ak eta 11:00ak bitarte. Parte hartzaileen zerrenda bat eramango dut EiTBren Bilboko estudiora, eta han nirekin batera egongo den bontxiri eskatuko diot zenbakiak banatzeko. Gero, Miramonen egongo diren tarantulatxoek aukeratuko dute zenbaki bat, eta zenbaki hori duenak eramango du bluetooth pinganilloa. Badaezpada, hemen ere jarriko dut emaitzaren berri. Irabazleak bere helbidea eman beharko dit, saria bidali ahal izateko.

Zorte on guztioi, eta, benetan, eskerrik asko parte hartzeagatik, oso dibertigarria izan da!!!

Parte hartzaileen zerrenda ofiziala

Twitter bidez:

  1. smuakr
  2. boligorria
  3. xomorro
  4. nahiataezina
  5. zatilau
  6. epetxepe
  7. borochi
  8. inakiolano
  9. pernan
  10. waidlanby
  11. josebamartos
  12. egizu
  13. JKF
  14. susir
  15. sarean
  16. azken_tximinoa
  17. garaolaza
  18. baltuna

Blogean bertan:

  1. pernan
  2. patxitrapero
  3. nahia
  4. akolito
  5. jozulin
  6. jgabimark
  7. arantza

Erantzun bat

  1. Jozulin 2009(e)ko abuztuak 1

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

%d bloggers like this: