Errezeta sinple-sinplea dakarkizuet gaurkoan, udan ere musika eroso-eroso eta moda-modan entzuteko*:

  • Hartu aurikular estereo batzuk
  • Kendu kablea, eta gehitu bluetooth bidezko konexioa
  • Erantsi eguzkitarako kristal ilunak
  • Voilá! Hortxe musika entzuteko eguzkitarako betaurrekoak!!!

Motorola O ROKR

Honako hauek Motorola O ROKR dute izena, eta online eros daitezke 349$ (≈243€) ordainduta (bidalketa gastuak aparte, noski!).

* Fabrikanteeek gomendatzen dute buruan janzteko kasko bat ere erostea, inguruko jendea batzuetan harriak botatzen ere hasten da eta…

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.