Duela urtebete-edo nire betiko Palm PDA zaharra baztertu eta Smartphone bat probatzea erabaki nuen. HTC Touch Cruise bat aukeratu nuen horretarako. Gailua bera oso ondo dago: kamera, GPS, FM irratia… baina urtebete geroago, nazkatuta nago Windows Mobilerekin. Palm OS baino modernoagoa, eraginkorragoa eta, labur esateko, hobea izango zela espero nuen, baina egia esan, abantaila gutxi eta desabantaila asko ikusi dizkiot Palm OS zaharraren aldean. HTCk berak apur bat makilatu du, eta interfazea zertxobait hobetu dio, baina hortik aurrera oso nekeza izaten da, esate baterako, PDA funtzioak erabiltzea, eta azken boladan etengabe izaten ditu kuelgeak eta horrelakoak. Eta, sinestuidazue, telefonoa poltsikoan daramazula zu konturatu gabe blokeatzea ez da gauza ona.

Palm Pre hona iritsi arte hilabeteak falta direnez, eta gainera irakurri ditudan komentarioak ez direnez oso onak, Android-i aukera bat ematea erabaki dut beraz. Googlerekiko erabateko menpekotasuna ez zait batere gustatzen, baina hori Palm-en telefono berriarekin ere hala izango da. Azken boladan oso komentario ona entzun ditut HTCren Hero modeloari buruz eta, oporretan joango ez naizenez, teknogutiziatxo bat oparitu diot neure buruari.

Gaur bertan iritsi zait Palm Hero berria, eta kutxatik ateratzeko momentua zuekin konpartitu nahi izan dut. Hemen duzue unboxing-a (nola esan daiteke hori euskaraz?). Bateria ondo kargatzen dudanean, liberatzea eta lehen urratsak ere nola egiten diren erakutsiko dizuet, ados?

One Response

  1. makilakixki 2009(e)ko abuztuak 5
  2. Pingback: Teknopataren txokoa > Linterna magikoa 2010(e)ko abuztuak 6

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.