Atzo esan nizuen bezala, opari friki samarra zozkatu nahi dut blogaren bigarren urteurrena ospatzeko: segapotorako Bluetooth aurikularra, belarrian eskegita eramaten den horietakoa. Hona ezaugarriak:

Urteurreneko zozketa martxan! 7PalmOne Treo Wireless Headset

  • 17 gramo baino gutxiagoko pisua
  • Botoi eskuraerrazak erantzun/eskegitzeko, berriz markatzeko, bolumena aldatzeko eta abar.
  • Zazpi orduko bateria etengabe hitz eginez gero. Astebete ’standby’ moduan.
  • 10 metroko irismena
  • Bluetooth 1.2rekin bateragarria

Paketeak, aurikularraz gain, kargadorea, dokumentazioa eta fundatxo bat ere badakar… baietz opari konpletoa?

Oporrak hain hurbil egonda, ez nago oso kreatibo, eta beraz, zozketan parte hartzeko prozedura ezin arruntagoa da. Zozketan parte hartzeko bi modu daukazue:

  1. Twitter bidez: ‘teknopata’-rekin (gutxi gorabeherako) errima duen esalditxo bat utzi, #teknopata2 etiketarekin markatu eta sarrera honetara lotu. Adibidez:
    “Etorri zen zalduna eta atera zuen ezpata #teknopata2 http://bit.ly/qZD6J”
  2. Twitter konturik ez baduzue, hemen bertan erantzun bat utzita, baldintza berdinarekin, hau da, uzten duzuen mezuak ‘teknopata’-rekin (nolabaiteko) errima izatea.
  • Parte hartzeko epea 2009ko uztailaren 31n itxiko da, gaueko 22:00etan.
  • Parte hartzaileen zerrenda abuztuaren 1ean jarriko dut blogean, mezu honetako erantzunak eta twitterreko #teknopata2 etiketaren bilaketa eginda. Bakoitzari zenbaki (ezkutu) bat egokituko zaio.
  • Irabazlea abuztuaren 2an erabakiko dugu Euskadiko Irratiko Amarauna saioko blogarien tartetxoan. Aurkezleei eskatuko diegu zenbaki bat esateko, eta zenbaki hori duenak irabaziko du aurikularra. Zuzenean, tranparik gabe, ‘esku inozoa’ Miramonen eta zerrenda Bilbon dagoela.
  • Konforme? Ale ba, jolasteraaaaa!!!

15 erantzun

  1. JGabiMark 2009(e)ko uztailak 24
  2. Goio Telletxea 2009(e)ko uztailak 24
  3. Ruben 2009(e)ko uztailak 24
  4. Teketen 2009(e)ko uztailak 24
  5. Jozulin 2009(e)ko uztailak 24
  6. Joxe 2009(e)ko uztailak 24
  7. Pernan 2009(e)ko uztailak 25
  8. Patxitrapero 2009(e)ko uztailak 26
  9. Nahia 2009(e)ko uztailak 27
  10. Akolito 2009(e)ko uztailak 27
  11. Jozulin 2009(e)ko uztailak 27
  12. JGabiMark 2009(e)ko uztailak 30
  13. Arantza 2009(e)ko uztailak 31
  14. Maite 2009(e)ko abuztuak 1
  15. Joxe 2009(e)ko abuztuak 1

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.