Oporgailuak #1: Eguzki kanpin-denda

Oporrak datozela aprobetxatuz, sarrera sorta berri bat sortzea bururatu zait: oporgailuak, edo oporretan uda partean bereziki erabilgarri suerta daitezkeen gailuak.

Lehen oporgailuak oporretan hoteletatik ihesi dabiltzanen ametsa izan daiteke: Orange telefono konpainia eta Kaleidoscope diseinu etxea garatzen ari diren kanpin-denda berria oihal fotovoltaikoaz eginda dago, eta beraz, argindarra sortzen du eguzkitan jartzen denean. Argi propioa izateaz eta gailu elektroniko txikiak kablerik gabe kargatzeaz gain, LCD pantaila ere badu baterien karga ikusi ahal izateko, Wi-Fi sarea ere badu, baita berogailua ere, dendaren zoruan txertatuta.

Orange eguzki kanpin-denda

Teknopata kanpinzaleon ametsa kontzeptua baino ez da momentuz, baina nahiko aurreratua dute. Orangek badu esperientzia antzeko garapenetan: 2004ko Glastonburyko jaialdian “Text Me Home Dome” izenekoa aurkeztu zuten: gaueko iluntasunean errazago aurkitzeko, SMSa jasotzean argitzen zen denda. Oraingo eguzki kanpin-denda orduko haren eboluzioa da.

Erantzun bat

  1. agonirena 2009(e)ko uztailak 6

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.