Kendu piraten kontrako oharra Windows XPtik

Windows XP erabili/pairatu/nozitu/jasan behar duzuenok —askok behintzat— izurrite berri batekin egingo zenuten  topo azken hileotan: spyware, birusak, harrak eta antzekoak nahikoa ez balira bezala, orain sistema bera ere portatzen da nahiko era biralean eta, egun batetik bestera, honen moduko abisu bat plazaratzen du pantailan, kentzeko modurik ez dagoena gainera:

WGA oharra: Windows kopia hau ez da 'genuinoa'

Esango nuke laneko ordenagailuen %60an eta lagunen PC ‘domestikoen’ %95ean ikusi dudala mezu hori azken hiru-lau hilabetetan. Badirudi Windows XPren KB905474 eguneraketa dela sisteman txibatoa sartzen duena eta beraz kontuz ibili eguneraketak instalatzean!

Nik ere sufritu dut KB905474 horren ondorioak, Macintoshean VMWare bidez noizean behin erabiltzen dudan Windows XP Pro-ren kopian. Atzo bila ibili nintzen, ea soluziorik dagoen eta, efektibamente, egon badago, erraz askoa gainera. Hona ‘heriotzaren izarra’ desagertarazteko egin beharrekoak:

  • Testu soileko dokumentu bat sortu
  • Ondoko testua idatzi dokumentu horretan:
taskkill /im wgatray.exe
Del c:\Windows\System32\WgaTray.exe
Del c:\Windows\System32\dllcache\WgaTray.exe
echo Windows Registry Editor Version 5.00 >%temp%\WGANFIX.REG
echo. >>%temp%\WGANFIX.REG
echo [-HKEY_LOCAL_MACHINE\SOFTWARE\Microsoft\Windows NT\CurrentVersion\Winlogon\Notify\WgaLogon] >>%temp%\WGANFIX.REG
regedit /s %temp%\WGANFIX.REG
del %temp%\WGANFIX.REG
del c:windows\system32\wgalogon.dll
del c:windows\system32\dllcache\wgalogon.dll
  • Gorde testu hutseko artxiboa, nahi duzun izena eta .bat luzapena jarrita
  • Egin bi klik sortu berri duzun artxiboaren gainean exekutatzeko
  • Berrabiarazi ordenagailua
  • Listo! Aio izar maiteaaaaa…

Niri, esan bezala Windows XP Pro batean ondo joan zait metodo horrekin, kopipega egiten ibiltzeko gogorik ezean, hemen eskegi dizuet nik sortutako .bat artxiboa, erabiltzeko prest. Gogoratu, hala ere, tentu handiz ibili behar dela aktualizazioekin, batzuetan tranpa dakarte eta!

Ale, on egin!

7 Comments

  1. dabid martinez 2009(e)ko uztailak 13
  2. joxe 2009(e)ko uztailak 13
  3. Josu O. 2009(e)ko uztailak 13
  4. agonirena 2009(e)ko uztailak 13
  5. joxe 2009(e)ko uztailak 13
  6. bedaio3000 2009(e)ko uztailak 14
  7. Gartzi 2009(e)ko uztailak 17

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.