BlogosferaKomunikazioa

Blogariak Amaraunean 2009/07/05

shakira
Udako kanta akaso?

Maite Goñi, Haritz Xuriken Rodriguez eta Josu  Jozulin Lezameta izan dira gaurkoan Amaraunako tarantulatxoen gonbidatuak, eta goiz saltsero samarra izan dute egia esan. Aipatu dituzten gaien artean, ondoko hauek:

  • Udako kantak, eta ea Shakira izango den aurtengo ‘aukeratua’ horretarako. (Nik gaurkoan beste hau deskubritu dut twitter bidez, eta beldurtzen hasia nago).
  • NickdutNik saioan egindako esperimentua, Twitter telebista saio batean zuzenean txertatzeko.
  • Edublogs 2009 Getxon. Duela urte batzuk hasi zen irakasle talde bat teknologia berrien inguruko jardunaldiak estatuko toki ezberdinetan antolatzen uztaila partean (Roan 2006n, Ayerben 2007n eta Santiagon 2008n). Aurten denak Euskal Herrira etorri dira eta gauza interesgarri ugari ikusi ahal izan ditugu: Zein ekarpen egin dezakete tresna hauek irakaskuntzan? Zein esperientzia interesgarri ematen ari da ikastetxe ezberdinetan? Zein tresna berri erabiltzen ari dira irakasleak? Maite Goñi han izan da parte hartzen.
  • Tourra dela eta ez dela, tropela.net-en jarraipena eta apustuak ere egiteko aukera zabaldu da.
  • Joxe Arantzabalen mezua Faroan, blogarien ustezko harrokeriaz / exhibizionismoaz.
  • Soinu Mapa, Euskal Herriko mapa sonoroa sortzeko ekimen polit eta interesgarria.
  • Zer egin daiteke Sustaturekin? Euskal blogintza pentsatu 2010eko hamarkadarako. Hau ere endogamikoegia? (ni tartean egon ez banintz, ziur proposatuko nukeela eta horrela, ba, hori, lotsa pixka batekin proposatzen dut…). Astelehenean da azken eguna izena emateko.

Enpin, hori dena eta gehiago, beti bezala, hemen azpian klik eginda entzungai, baita EiTBren webgunean edota gure iTunes zein RSS jarioen bidez.

Play

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.