Blogariak Amaraunean, 2009/06/28

Farrah Fawcett, 1976ko poster batean

Farrah Fawcett, 1976ko poster batean

Benito Fizek, Josi Sierrak eta hirurok itxi dugu ekaineko blogarion solasaldia Euskadi Irratiko Amarauna saioan. Bero honekin ez dago ganoraz idazteko modurik, eta beraz, horra labur-labur, ‘funebre’ samar geratu zitzaigun tartean komentatutako kontuak:

  • EiTBrentzat korrespontsal lanak Txinan egiten dituen Olatz Simonek eskuratu du Rikardo Arregi Kazetaritza Sari Nagusia. Gainera, Gorka Bereziartuak, Kostaldeko Trena irratsaioak eta Tttipi-Ttapak ere jaso zuten Andoaingo Udalak 21. aldiz eman duen saria. Epaimahaian egotea tokatu zait aurten, eta esan behar oso-OSO-oso zaila izan dela sariak banatzea: lan piloa irakurri-ikusi-entzun behar izan ditugu, eta —benetan— denak ere izugarri onak. (Badakit beti esaten dela hori, baina, ei! Egia da! Benetan!). Bertigo apur bat ere ematen du esperientziak… nor naiz ni, kazetaritza lanik urrunena Zaratamon egin duena, Olatz Simon bezalako bati saria emateko? Enpin… edozein kasutan, oso esperientzia polita izan da, eta ez dakizue zer ondo pasatu genuen epaimahaikideok banaketaren osteko bazkarian!
  • Uda Ikastaroak ere hartu ditugu hizpide, asteon Benito irakasle aritu behar zaigu eta.
  • Gogglek berriz ere arazoak Txinan: oraingo honetan, ‘pornografia zabaltzen duelako’ aitzakia erabili du Txinako gobernuak Google eta Gmailera sarbidea blokeatzeko.
  • Michael Jackson hil da. Sarean toki guztietan dago eta egongo da. Tarte batean Twitter erorita egon da. Lotura dute bi gertakariek? Bestalde, adibide ona da ikusteko Google eta Collecta bilatzaileen arteko ezberdintasuna. Badakit pelma bat naizela, baina Collectan sartzen bazarete Hot now Michael Jacksonen heriotza dago: http://www.collecta.com/#q=%22Michael%20Jackson%22 Hortxe dago une honetan ematen ari den informazioa; Googlen, berriz… Badirudi baietz, Twitter erorita egon zela Jacksonen heriotzagatik: http://ow.ly/fU6B
  • Michael Jacksonen harira, ordu batzuk lehenago hil zen Farrah Fawcett aktorearekin ere akordatu gara, eta Joxe Arantzabalek Faroan komentatu duen legacy.com webguneaz ere aritu gara. Horrexekin bukatu zaigu denbora, eta eskerrak, ordurako larritzen hasiak geunden eta!

Enpin, hori dena eta gehiago, beti bezala, hemen azpian klik eginda entzungai, edota gure iTunes zein RSS jarioen bidez

Play

One Response

  1. Benito 2009(e)ko ekainak 29

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.