Asteburuan etxetik kanpo ibili naiz, eta PowerMac zaharrak aprobetxatu du berriro kale egiteko, baina tira, azkenean eskuratu dut audioa EiTBren webgunetik, eta hemen duzue Amarauneko blogarien solasalditxoa, once again. Atzokoan Ana Malagon, Goio Telletxea eta Mikel Iturria izan ziren. Aipatutako gaiak, besteak beste hauek:

  • ETAren atentatuak sarean izan duen oihartzuna.
  • Irango istiluak salatzko twitterreko avatar berdeen kontua.
  • Asturiasko Printze sariak, posta elektronikoaren eta sakelakoaren asmatzaileei, eta asmakuntza bien bilakaera.
  • Zugaz.com, gazteei zuzendutako sare sozial euskaldun berria.
  • Gaztelumendiren sarrera honen harira, teknologia berriek zelan eragiten dioten kazetaritzari.
  • Nafarroako Gobernuak euskarazko irratiak ixteko egin duen azken mugimendua.
  • Collecta bilatzaile soziala (nolabait esatearren).
  • Trourist.com bidaiatzeko proposamen berria

Esandakoak entzuteko, badakizue, egin klik hemen azpian, edo jo zuzenean Euskadi Irratiaren webgunera edo gure iTunes zein RSS jarioetara.

Play

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.