Teknopatometroa 4: internet laneanEuskal internauton ugazabek pozik egon behar dute gurekin! (Je, egun ederra hori esateko!) Izan ere, hamar teknopatatik bederatzik internet erabiltzen dugu lanean. Laneko kontuetarako, noski, baina baita etxekoetarako ere. Horrek esan nahi du, lehengoan aipatu genuen ikerketaren arabera, oso jende produktiboa garela.

Horixe da lehengoan tekopatometroaren barruan bota nizuen galderaren emaitza nagusia: 47 lagunek erantzun diozue galderari, eta guztira 42k esan duzue lanerako zein etxerako erabiltzen duzuela laneko konexioa. Beste lauk (hamar lagunetik batek, ia-ia), serio-serio esan duzue laneko konexioa lanerako soilik erabiltzen duzuela. Eta bada despistatu inproduktibo bat ere, laneko konexia batez ere etxeko kontuetarako erabiltzen duena.

Azkenik, esanguratsua den beste datu bat ere badago: 47 lagun horietatik, ez dago bat ere internet lanean erabiltzen ez duenik. Igeltsero gutxi dugu irakurleen artean!

2 Iruzkinak

  1. izozkidigitala 2009(e)ko maiatzak 1
  2. joxe 2009(e)ko maiatzak 2

Utzi zure erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.