Bueno, konturatuko zineten honezkero euskarazko hedabideak okupatu eta nire menpe hartzeko operazio baten erdian sartuta nagoela bete-betean, eta atzo bertan eman nuen beste pausu garrantzitsu bat asmo hori lortzeko :P. Factoriako lagunek egundoko ohorea utzi dute nire esku, eta atzo bertan ETB3n estreinatu zen nickdutnik saioko lehenengo elkarrizketatua izan nintzen. Aspertuta egongo zarete batzuk nire jetoa leku guztietan ikusteaz, baina enpin, ilusioa egiten du, zertarako ukatu!

Saioa asteazkenero emitituko da ETB3n, gaueko 10:00etan. Atal bakoitzean, euskal internauta eta interneteko euskal proiektu bana aurkeztuko da, han-hemenka aurkitutako webgune ineresgarriekin batera. Eduki nagusiak (LTDrik ez duzuenontzat) nickdutnik.com webgunean jarriko dira ikusgarri, ideiak, sugerentziak eta kritikak ere egiteko moduekin batera. Saioak, nola ez, Twitterren eta FaceBooken ere badu presentzia.

2 erantzun

  1. arrikitaun 2009(e)ko apirilak 27
    • joxe 2009(e)ko apirilak 27

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.