Benitok ezin etorria gaur, eta beraz Josi eta biok egon gara Bilbon, Miramonetik zuzenean aritu den Iturrirekin batera. Oporrak eta etxeko konponketak direla eta, deskonektatu samar dabilela esan digu Iturrik, baina ez da batere igarri, egia esan. Gai piloa genuen zerrendan, beti bezala, eta bata bestearen atzetik joan dira azalpen handirik egiteko astirik gabe. Gaietako batzuk, hala ere, luzerako eman dezakete:

  • EiTBren egoitzan egunotan izan den Nonick Conference. Josi bertan egon da eta saiatu gara esandako guztiaren laburpentxo bat eginarazten, baina gauza asko izan direla esan digu, labur-labur kontatzeko moduan gehiegi.
  • Horrekin lotuta, Euro Blog Awards sarietan IKTeroak bloga finalera iritsi izana ere (gor)aipatu dugu.
  • Patxitraperoren itzulera. Welcome back!
  • Asteon ETB3n estreinatu den nick dut nik saioa ere aipatu dugu, hedabide guztietan agertzeko nire planari buruzkko txantxen artean.
  • UNESCOk zabaldu berri duen Munduko Liburutegi Digitala, mundu guztiko ondare dokumentala bild eta edozeinen eskura jarri nahi duena. Ahoz erdi-aipatu dudan sarrera honetan, seguruena euskal jatorria zuen Acarete du Biscay izeneko batek Rio de la Platara eta handik Perura egindako bidaia kontatzen duen liburua dago, inelesez idatzia, 1696an. (Nik Txinarako bidaia zela esan dut, eta arrain memoria daukadala ere bai!!!).
  • Horren harira, Iturrik kontatu digu Frantziako irakasle batek Madam Bovaryren eskuizkribu guztiak jarri dituela sarean, dezifratzeko laguntza eske.
  • Donostiari buruzko tribiala ere aipatu dugu, baita hor zehar sortu diren beste batzuk ere.
  • Teknopatometroaren azken galdera ere komentatu dugu. Erantzun duzue jadanik?
  • Sustaturen bidez ezagutu dugun ikusi beharreko 99 bitxikerien zerrenda. Tartean tarantulatxoei grazia egin dien bideoa (hor behean duzue).
[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=5P6UU6m3cqk]

Hori guztia (eta gehiago ere) 20 minutu inguruan, ez dago batere gaizki, ezta? Entzun (hor behean klik eginda, EiTB.com webgunean edo iTunes zein RSS jarioetan) eta gero esango duzue.

2 Iruzkinak

  1. Josi 2009(e)ko apirilak 27
  2. joxe 2009(e)ko apirilak 27

Utzi zure erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.