Alpine LegendBideojokoen merkatua gero eta konplikatuago jartzen ari da, eta alorreko enpresen arteko lehia ez da batere samurra. Nintendok oso ondo aprobetxatu du Wii eta DSren arrakasta bere burua haur eta familia osoarentzako joko ‘edukatiboen’ alorrean: kirola, burmuina bizkortzeko ariketak, musika… Hor jaun eta jabe da Japoniako enpresa.

Baina lehiakideak ez daude lo, eta zirrikitu guztiak aprobetxatu nahi dituzte joko edukatiboen tartaren zati bat eskuratzeko. Microsoftek, esate baterako, oso mugimendu bizkorra egin du, Guitar Hero eta Sing Star jokoen arrakasta ikusita. Alpine Legend du izena, eta binaka jolasten da: batek kantu tirolesak egin, eta besteak tubarekin dituen dohainak erakutsi. Hobe zuek zeuek ikustea:

Itxura ona ezta? Lastima apirilaren 1eko txantxa baino ez izatea 🙁

[Via: Borochi.net]

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.