Trepetak

Teklatua garbitzeko, argi ultramorea

Seguruenik, askok gogoan izango duzue oraindik teklatuetan ezkutatzen diren ekosistema txikien inguruko albiste hura. Teklatuetan pilatzen den txerrikeria guztiak bakterioen ugaltzea eragiten du, tartean janaria kutsatu eta sabeleko gaitzak eragin ditzaketen bakterioena.

Hor zehar irakur daitekeenez, eta batzuek bideo eta guzti ere frogatu dutenez, teklatuon arazo biologiko horiek plater garbitzailean sartuta konpondu omen daitezke. Uraren beldur garenontzat, eta teklatuon higienea benetako arazo bihur daitekeen kasuetarako (ospitaleak, esate baterako), proposamen berria aurkeztu du Vioguard enpresa estatubatuarrak.

Vioguard teklatu ultra higienikoa

Vioguard teklatua kajoi moduko batean dator, eta erabili ostean, automatikoki gordetzen da kutxa horren barruan. Hor, urez garbitu beharrean, izpi ultramoreak erabiliz garbitzen da, eta egileen arabera bakterioen eta bestelako kutsdura eragileen %99 garbitzen du horrela. Printzipioz, ospitale, laborategi eta horrelakoetarako dago pentsatuta, baina tira, garbizaleek ere eskuratu ahal izango dute seguru, lehenago ala beranduago.

[Via: Gizmodo]

2 iruzkin

  • Jozulin
    2009(e)ko martxoak 17 at 19:39

    Eta ogi apurrak xurgatzen ditu?

    Reply
    • joxe
      2009(e)ko martxoak 17 at 23:12

      Xurgatu? Keba, askoz hobeto! Bolatilizatu egiten ditu: fsssssssshhh!

      Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.