MacHeist 3
12 aplikazio, 39 dolarretan

Aste honetan bertan jarri da martxan MacHeist Mac software eskaintzaren hirugarren edizioa. Shareware erako aplikazioak sustatzea eta, bide batez, AEBetako zenbait erakunde ‘humanitario’-rentzako laguntza lortzeko helburua duen ekimen honen funtsa oso sinplea da: Mac sistemarako 12 shareware aplikazio erakargarriz osatutako paketea eskaintzen da, ohi baino *askoz ere* prezio merkeagoan. Trukotxoa ere badu, noski: aplikaziorik garesti edo desiratuenak pakete osoaren salmenta kopuru jakin batetik aurrera baino ez dira desblokeatzen: momentu honetan, esate baterako, 12 aplikazioetatik lehen bederatzietarako lizentzia eskura daiteke jadanik 39 dolarren truke. Salmentak kopuru jakin bat lrtzen duenean, orduan jasoko dute erosleek hamargarren aplikazioaren lizentzia.

Interesa izan dezakezuenontzat, hona 12 aplikazioen errepaso arin-arin bat:

World of Goo jokoaren pantailazoa. Benetan gomendagarria!!!
World of Goo jokoa, benetan adiktiboa
  • iSale, eBayko salerosketak erraz kudeatzeko aplikazioa (39,95$)
  • Picturesque, argazkiei efektu ikusgarriak arin eta erraz aplikatzeko programatxoa (34,95$)
  • SousChef, errezetak gorde eta partekatzeko programa (30$)
  • World of Goo, azken boladan oso modan jarri den joko sinple baina adiktiboa (lehen eskutik diostsuet!!!) (20$)
  • PhoneView, iPhonea dutenentzako tresna erabilgarria (19,95$)
  • LittleSnapper, pantailako (eta webguneetako) argazkiak hartu eta partekatzeko tresna (39$)
  • Acorn irudi editore sinplea (49,95$)
  • Kinemac, 3D animazio sinpleak sortzeko aplikazioa (299$)
  • WireTap Studio, ordenagailuko audioa grabatzeko eta editatzeko aplikazioa (69$)
  • BoinxTV, zuzeneko bideo editore ikusgarria, ordenagailua ‘telebista estudio osoa’ bihurtzen duena (199$) – oraindik desblokeatu barik
  • The Hit List, ataza kudeatazailea (69,95$) – oraindik desblokeatu barik
  • Espresso, web editore berritzailea (80$) – oraindik desblokeatu barik

Berez 627 dolarreko software bilduma… 39 dolarretan soilik!!! Pagotxa ederra, ezta? Ba ez pentsa hor amaitzen denik! Egunotan MacHeisten webgunea bisitatzen duen orok, DOHAINIK deskarga dezake EventBox aplikazio berria, sare sozial ezberdinetako mezuak leiho bakar batean erakusten dituena.

Erostera animatzen bazara, egizu lotura honetatik, eta horrela aplkazio estraren bat irabazten ere lagunduko didazu. Izan ere, behin zure paketea erosiz gero, beste bi lagun komentzitzen badituzu gauza bera egiteko, jokotxo bat eta utilitate sorta bat ere lortzeko aukera ematen dizu MacHeistek!

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.