Sailkatu gabe

Estralurtarren legea

alf
Tanner familia osoa base militar sekretu batean dago 'koarentenan' Alf adoptatu ostean

Lehengoan galdetu nizuen —arrakasta handirik gabe, hori ere esan beharko— ea inori bururatzen zitzaion estralurtarrak AEBetan baino, Alemanian agertzeko arrazoi onik. Baten batek garagardo ona aipatu du balizko arrazoien artean, baina nik hori baino are pisu handiagoa izan dezakeen arrazoi bat aurkitu dut.

Izan ere, Estatu Batuetan bada lege federal bat, kontrol neurri zorrotzak ezartzen dituena estralurtarrekin kontaktuan egon den edonor ‘koarentena mugagabean’ sartzeko. Alemaniako kasua Estatu Batuetan gertatuz gero, bisita jaso zuen gizona Guantanamon egongo litzateke honezkero. Ez al da hori garagardoarena baino askoz ere arrazoi pisuzkoagoa?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.